Ontza eta satorra


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Ontza eta satorra

Ipuiak edo kontutxoak



Ontza eta satorra



Egunaren erdiyan
ontzak nabaiturik
zebillela satorra
bideak galdurik,
etxea non zekarren
ezin asmaturik,
burlaz galdetu zion
nai zuben argirik.
Zeņek erantzun zion
bera burlatzeko:
“Nik ez diat argirik
bear neretzako;
ekar zak eguzkiya
baņan iretzako,
ura dek argi ona
itxubarentzako”.


Esan oi dan bezela
da ere gertatzen;
gaitza askok dubela
beretzat ekartzen;
burla iņori egin
naian danak jartzen
emanaren ordaņak
ditubela artzen.


Euskal-Erria, XX, 1889.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org