Otsoa ta artzaiak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Otsoa ta artzaiak

Ipuiak edo kontutxoak



Otsoa ta artzaiak



Otso hat sarturik bein
txabola batera,
izan zuben zer jana
arkitzeko era:
surtan egoskaiakin
tupi bat zegona,
buruba sarturik an
ustu zuben dana:
baņan ustutzeaz bat
larritu zan bera,
bururik ezin zula
tupitik atera;
bada ain zalapartan
asirik igasi,
mendiz bea jo zuben
tupi zar ta guzi.
Toki artan gertatzen
ziran bi artalde,
beren artzai mutillak
zituztela alde;
eta biyak joanikan
otsoarengana,
galdetu zien zer zan
zerabillen lana.
“Jaunak -erantzun zien
txapela ta guzi-,
txabol zuenean det
otso bat ikusi,
zeņa ari zan jaten
tupi ontatikan;
eta tupiya bera
ere ez dezan jan,
ezpaņetatik diot
tiraka atera,
eta au ekartzera
jatxi naiz onera”.
Artzaiak igarririk
ura zer txori zan,
eta ark zitubela
tupiko gauzak jan,
kendutzen ari gabe
tupiya burutik,
beste aldera zuten
biraldu mundutik.
Otsoak gaizgandeak
zituben aundiyak,
baņan bai eta ere
artzai gazte biyak;
berriz ere gaiztoak,
izketan naiz jakin,
maiz ditu arkituko
lan txarrak berekin.


Euskal-Erria, XX, 1889







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org