Bein biyak zebiltzala
atxitzen txoriyak,
alkar jo ta erori
ziran goitik biyak:
eta mugitutzeko
gauza etzirala,
iya azkenekotan
arkitzen zirala,
batak besteagana
jirarik buruba,
esan zion: Ai, zabar
tzar asto itsuba!
Ere bidean kontuz
ez aizelako joan,
orra zer lan on petral
orrek egin naukan.
Ez nauk batere egin
obea ik neri
|
-erantzun zion-; ai zer
argiya enguen i,
ez begiratutzeko
nondikan ijoan!
Obe ukan zintzogo
baldin baintzan joan.
Eta ala zeudela
leian edo teman,
azken asnasak biyak
eman zituzten an.
Atsekabeak lenaz
daude prest guretzat,
guk egin arren kulpak
beti besterentzat;
bada ala kolerak,
gerrak nola gaitzak
beti izango dira
itzuritzen (1) gaitzak.
|