Otsoa eta beorrak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Otsoa eta beorrak

Ipuiak edo kontutxoak



Otsoa eta beorrak



Beorrak zebiltzala
belardi batean,
ikusi zuten otso
bat aldamenean;
eta ziralarikan
berataz izutu,
etzuten izuz iges
biderikan artu,
ezpada bildu ziran
guziyak batera,
otsoari arpegi
atzez ematera.
Otsoak, ikusteaz
zirala elkartzen,
eta ziozkatela
atzeak ematen,
bati zion siņu bat
egiņaz otsegin,
esanaz nai zubela
arekin itzegin;
belarrira gauza bat
nai ziola esan,
iņork bestek zer gauza
zan jakin etzezan.
Zeņi erantzun zion
segiran beorrak,
arrek bi belarriyak
zitubela gorrak,
eta obe zubela
berak argana joan;
aituko ziola zer
esan nai zion an:
eta ez izanikan
otsoa aien din,
jira ta joan zan senti
zubela tripan min.
Onek erakusten du
dala txit bearra
txikiyak alkartzea,
au dala indarra;
zenbat balio duben
iņoiz latztasunak,
salbatzeko nor bera
ta bere lagunak.


Euskal-Erria, XX, 1889.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org