Biyak jabe bat izanik
astoak eta zaldiyak,
etzuten egiten lanik,
ongi bizi ziran biyak.
Indar pantesiya zuben
astoak, gutxi izanik:
zaldiyak berriz etzuben
erakutsi nai zubenik.
Ala bein nairik progatu
bien indarrak nausiyak,
gurdi bati zizkan lotu
atze-aurretatik biyak.
Eta ziranean asi
indar leian edo teman,
astoak zaldi ta guzi
zuben gurdiya eraman.
Baņan zan ura zaldiyak
zergatik ala nai zuben;
bestela tonto aundiyak
menperatuko etzuben.
Segiran astoa pozez
saltoka dantzan zan asi,
bere Iagunari errez
ziolako irabazi.
|
Baņan poz arrek etzuben
bildu ezpada negarra:
aurrera izandu zuben
nekoso bizi bearra.
Nola indartsuna nor zan
jabeak ikusi zuben.
gurdi arekin lanean
bera paratu baitzuben.
Eta ibilli erazten
zuben nekeko lanean,
goiz zubela asi azten
eta libratzen gabean.
Etxera zanean joaten
txoil nekaturik astoa,
zaldiyak zion esaten:
Ai, tonto gizarajoa!
Eta modu arretan zan
ibiltzen arronkosoa,
neke pean pasa izan
baitzuben bizi osoa.
Indarraren pantesiyak
gaizki asko ditu artzen;
indartsubaren erdiyak
beren paltaz dira galtzen.
|