Kastora, trikuba eta erleak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Kastora, trikuba eta erleak

Ipuiak edo kontutxoak



Kastora, trikuba eta erleak



Kastora izanikan
kutiziosoa,
egun batez nai zuben
jan ezti gozoa;
eta zerbait denboran
pentsatzen egonik,
esan zuben: “Trikuba
billatu biet nik”.
Sarri billatu ere
egin zuben bera,
eta biyak igorik
mendixka batera,
erakusten ziola
etxolatxo bat an,
zion engaņatzeko
itz modutan esan
ezti tokiya zala
etxe txiki ura;
eta ami1 zezala
goitikan putzura.
bada erleak eltzen
asiyakgatikan,
etziotela ari
egingo gaitzikan;
eta ala egiņa
zeukaten eztiya
bien artean jango
zutela guztiya.
Trikubak arturikan
ontzat ark esana,
segiran arrimatu
zan etxolagana,
eta bizkarrarekin
amildurik bera,
erle guziyak ziran
kanpora atera,
eta asi zitzaizkan
kozkaka berari;
baņan nola baitzan gaitz
miņ ematen ari,
zeņen berak geiago
baitzien ematen,
igasi ziran denak
asi andik joaten:
eta billaturikan
kastora bidean,
zebillela sasiyan
gorde eziņean,
denak batean eldu
zioten berari,
eta ezin ziena
egin trikubari


arekin egin zuten,
ura zuten autsi,
zauriturik baitzuten
begi gabe utzi.
Gauza berriyak askok
sortu oi dituzte
,
beretaz on aundiyak
dituztela uste;
eta egin ondoren
iņoiz zenbat kalte,
baliatutzen dira
beren partez beste.


Euskal-Erria. XX, 1889.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org