Zaldi esker gabea


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Zaldi esker gabea

Ipuiak edo kontutxoak



Zaldi esker gabea



Oso gaizki moldatzen
zuben jabe zurrak,
kolpeka maiz berotzen
ziozkan ezurrak.
jaten gutxi emanaz
makillazo pean.
ibilli erazotzen
baitzuben lanean.
Modu orretan zala
oso gaizki bizi,
jabeari zioten
zaldiya erosi,
eta eragin gabe
nekerik berari,
jabe berriyak zuben
jarri oso guri.
Ala ederturikan
indartu zanean,
nagusiya jarri zan
beraren gaņean.
zeņak joan bear zuben
periya batera,
baņan gaizki zitzaion
ametsa atera.
Zaldiya asperturik
jasotzen jabea,
goroinka batez zion
jo arazo bea;
eta ala egiņa
mesedeak milla,
lerturik ankapean
utzi zuben illa.
Gure artean ere
eskerrik gabeak
onela tratutu oi
dituzte jabeak;
on egillearentzat
bieitu gizonak
izan naitusuna ta
begiramen onak.


Euskal-Erria, XX, 1889







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org