Negu bat gertaturik
biziro gogorra,
tximubak artu zion
berari beldurra;
igarri zuben gaizki
zala ibilliko,
bere umeak otzak
ziozkala ilko,
zeren larru gorriyan
baitziraren bizi,
eta ala zan aien
jantzi billa asi;
bada joanik ardi lo
zegoan batengana.
esnatu gabe moztu
zion ille dana
eta au arturikan
bere bizkarrean,
zijoala noizik bein
gordeaz bidean,
goi-goitik ikusirik
arranoak ala,
iruritu zitzaion
ardiren bat zala,
eta joan ta itorik
bertan beriala,
|
gertatu zan itoa
ardiya etzala;
bada jateko ere
nola etzan ona,
tximu txar petral ardi
jantziyan zegona,
beregan esan zuben
korajez beterik:
Orain zertarako det
jostallu txar au nik?
Eta eramanikan
arbol gain batera,
jarri zuben zintzillik
adarretik beera,
esanaz: Len zubena
maiz egiten burla,
orain guziyen burla
garri or dagoala.
Ill arren ez dirade
ezkutatzen denak,
oraindikan gelditzen
dira oroimenak;
ala, gero aundiya
nai dubenak izan.
lan onak erakutsi
bieitu bizitzan.
|