 |
|
 |
 |
|
Ipuiak edo kontutxoak
Artalde onek zuben
bere jantokiya
uraren eskintxoan
leku egokiya:
aize txar gordelari
zubela mendiya,
zelaitxo bat, ezpazan
ta ere aundiya,
beti berde ikusi
oi zan belardiya.
Baņan alaz ta ere
au etzan erdiya
ederrez, nola urez
beste alderdiya;
bada ain zan paraje
apain ta alaya,
an ikusten zan gauza
dena zan galaya,
itz batez zan kutizi-
garrizko zelaya.
|
Ala ardiyak aruntz
botarik begiya,
guziyak erakusten
zuten aruntz naya;
eta nola errio
ark zuben zubiya,
nairik atzeman ain lur
on txoragarriya,
asko ziran ziranak
pasatzen abiya.
Baņan lur ain on ura
ez baitzan egiya,
ezpada baitzuben ark
beste arpegiya,
alderdi bat etzana
biziro argiya,
pizti gaiztoen toki
ardi galgarriya,
zein non ezkutatzen zan
sartzen zan ardiya.
|
Artzaiak ikusirik
ango pikardiya,
zubiyan zan otso bat
pintatzen abiya;
bada ain pintorea
irten zan artzaya,
ain antzez egin zuben
ardiyen etsaya,
ontaz estutu zuben
zubi zar lasaya.
|
Alakoa zekarren
pinturak graziya,
ezin zan ezagutu
pintura zan iya;
bada nola ematen
baitzuben biziya,
eta ikusteaz ain
pizti itsusiya,
jiratzen zan zubira
joaten zan guziya.
|
Ardi zaia gertatu
zalako argiya,
artaldea salbatu
baitzuben erdiya;
bada ain izanik lan
au miretsgarriya,
saiatu da antzezten
artzai bere giya,
euskal ipuitxo oben
egille berriya.
|
Euskal-Erria, XXI, 1889.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |