 |
|
 |
 |
|
Ipuiak edo kontutxoak
Lorerik ederrena
baratza guziyan
arkitzen zala erdi
gordea sasiyan,
damak zion eskuba
luzatu berari;
eta bereganatu
eziņikan ari
zala, zion baņan len
loreari eldu,
sasiyak zion esku
polita odoldu;
eta arkitzen zala
erdi negarrean,
gertaturikan bere
aita orduban an,
galdea egin zion
negarrez zer zuben;
eta erantzun: Jauna,
kutiziz nai nuben
egin sasiyan daguen
lorearen jabe,
eta min arturikan
gelditu naiz gabe.
Zertan landatu zuben
arantza tartean!
|
Librean zergatik ez
bestien artean?
Nik ez nuben landatu
-esan zion aitak-;
sasiya bizi leku
artu zuben berak.
Ai zer tokiya zuben
autu bizitzeko
-erantzun zion- grazik
erakutsitzeko!
Librean egon balitz
bestearen gisan,
zori onaren jabe
bear nuben izan.
Nik nere apaingarri
artuko bainuben,
eta dantza lekura
eramango nuben,
non salan milla argi
ederren erdiyan,
perlaz apaindutako
urrezko gurdiyan,
erregin bat gertatu
liteken moduban,
nere lore ederrak
argituko zuban.
|
Begi guziyak ziran
izango beretzat,
eta grazi bereak
ongarri neretzat;
ala an ederrena
nola zan izango.
lorien erregiņa
zala zan esango.
Bai -esan zion aitak-,
ala izango zan,
erregin baten gisan
maitatuko baitzan;
baņan argituko zan
urrengo eguna,
non etzan gertatuko
gaba bezin ona;
orriyak zitzaiozkan
asiko legortzen,
eta indarrak joanik
lurrera erortzen,
urrengo egunean
maskaldurik bera
itxura gaiztoan zan
joango ankapera,
eta segirukoan
eder dagona gaur,
baztarren batean zan
ikusiko simaur.
Bada ez al du obe
bizi or sasiyan,
|
eraso beldur gabe,
Jaunaren graziyan?
Inbiri gabe, bestek
inbiriatuba,
amets gozoz laztantzen
dubela zeruba,
egunaren sentiko
intz presko eztiyak
kentzen dizkala bere
egarri guztiyak,
eta gero segiran
berriz eguzkiyak
zabaltzen diozkala
kolkoko orriyak?
Ez al du obe orla
goititu buruba,
erakutsiyaz bizi
bide seguruba?
Tristeturikan oek
aitzeaz alaba,
esan zion aitari:
Aita, bai, ala da.
Onek erakusten du
dabillena zoro
eztala modu artan
biziko luzaro;
eta obea dala
erokeri gabe
egitea bizitza
berdin baten jabe.
|
Euskal-Erria, XVII, 1887.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |