Uda berriyan neixka
bat txit goiz atera,
eta marmitarekin
aldaparak bera
jaisten zan oin utsikan
erreka batera.
Pasatzen zubenean
errekatxo ura,
egunero jaiotzen
zitzaion burura
zeraman esneari
ematea ura.
Zeren zan lan aretaz
baliatu zedin
zapata pare baten
jabe egin zedin,
aurrera oin utsikan
ibilli etzedin.
|
Eta ala loturik
zeukala buruba,
osaturik pixkaka
pixkaka diruba,
zapataz jabetu zan
neixka kottaruba.
Bueltan zeramazkila
marmitan etxera,
pasatzen asirikan
errekatxo bera,
burutik joan zitzaion
marmita urera.
Eta urak indarra
nola baitzeraman,
eta portuna dena
neixkarena zan an,
urak ekarri zion
ta urak eraman!
|