Erbiņudea eta arranoa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Erbiņudea eta arranoa

Ipuiak edo kontutxoak



Erbiņudea eta arranoa



Erbiņudea, eiz pausoetan
baserri baten ondoan
zebillela, zan bi zankotatik
preso gelditu zepoan;
eta arrano batek goi-goitik
ikusirikan ala an,
jatxita bere zepo ta guzi
zuben aidean eraman.
An zeramala, erbiņudeak
esan zion; “Ai, au lana!
Bestetzat artu nau ni bedorrek,
kulpik ez baitet nik, jauna;
nere denboran naiz izan gaitzik
egin izan ez dedana,
azeriya da olloak galtzen
beti ibilli oi dana.


Nik ondo dakit dala bedori
errege egaztiyena,
ez dubela nai beren galkerik,
daukala kontu denena;
bada onez gain berrizten diot
aurretik esan detana:
ni beti izan naizela ona,
gaitzik egin ez detana”.
“Ori ez dakit -erantzun zion-
zeran gaiztoa edo ez,
testigurikan gabe ez baita
erabakitzen txit errez;
nik dakitana da zu zepoan
zeundela preso beldurrez.
eta denbora txarrean jartzen
zenazkidala negarrez”.


Presondegiyan ondutzen dira
lenaz gaiztoak dianak,
galdetu eta “Nik eztet ezer”
esan oi dute dianak;
itzez ez dute kulpik izaten
obraz ez izan naiz onak,
siņale txarrak ematen ditu
lotuta dagon gizonak.


Euskal-Erria, XXI, 1889.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org