Saguba eta katuba


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Saguba eta katuba

Ipuiak edo kontutxoak



Saguba eta katuba



Goiko sola zulotik
begiraka beera
zegoala bein saguba
gelatxo batera,
apalean ikusi
zuben jankai ona:
manteka maskuri bat
asiya zegona;
eta jatxi naiean
zebillela aruntz,
atxaparrakin zerbait
koixka egiņik uts,
erori ta portunak
emanikan ala,
zuzen buruz sartu zan
maskuri artara.
An zala gertatutzen
oso guriturik,
eta pasa zitzaion
gauzaz arriturik,
esan zuben: “Baņan zer
gertatzen zait neri?
Egiyetan ote naiz
ni onuntz erori?
Ezin sinist liteke
amets bat eztanik,
onelako portunik
gaur egiterik nik;
eroritzia etzait
gertatu kaltia,
ai au nere poza ta
nere suertia!”
Eta oek esanaz
berriro jan ta jan
ari zala sarturik
buruz manteketan,
katuba pasarikan
zulo atekotik,
saguba artu zuben
isats atzekotik;
eta galdetu ere
gabe “Zu nor zera?“,
manteka maskuritik
kanpora atera,
eta an bertan zuben
egin otortuba,
janik sagu mantekaz
gozo gurituba.
Kolpez egiten dana
portunaren jabe,
kolpez geldi liteke
portunarik gabe;
poz iraunkorrik ezin
bailiteke billa,
zeņen poz batentzako
penak dauden milla.


Euskal-Erria, XXI, 1889.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org