Azeri setosoa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Azeri setosoa

Ipuiak edo kontutxoak



Azeri setosoa



Ollo toki batera
bidea ikasi
zubelako, zan andik
lapurretan asi;
eta eiz onarekin
joanaz maiz igasi,
zan goserik pasatzen
etzubela bizi.

Ala zan gau illun batez,
askotako gisan,
betiko tokitikan
sartutzen asi zan;
baņan ez ikusirik
zegonik ezer an,
isatsetik zan preso
erori zepoan.

Erori zan an baņan
eskapatu zuben,
ontarako isatsa
an utzi baitzuben;
alaz guziyaz ere,
seta nola zuben,
berriz joan gabe etsi
izandu etzuben.
Ala, joan zan denboran,
zan baņan len sartu,
lenengo zuben begiz
tokiya miratu;
eta zubelako an
zepoa billatu,
bere gaņetik salto
egiņik zan sartu.

Baņan beste zepo bat
ere nola zegoan,
erori zan ikusi
etzuben zepoan;
eta onek agiņak
loturik zankoan,
moztu zion ta itzul
anka paltan zan joan.

Geroagoan ere
leku berberera
joan zan ta izan zuben
sartutzeko era:
eta erori gabe
zepoetan bera.
zan ortzetan ollo bat
zubela atera.


Baņan jabea nola
zalantzan zegoan,
aizkorarekin atez
kanpotik baitzegoan,
irten zanean jorik
aizkoraz lepoan,
moztu zion ta etzan
aruntz geiago joan.
Debekatuba dagoan
tokira sartutzen
asten danak ederrak
maiz ditu artutzen;
eta bazaizko berriz
artubak aztutzen,
azkenekoz du bere
biziz pagatutzen.


Euskal-Erria, XXI. 1889.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org