Mendi egal batean
topozturik biyak,
esan zion alkar jo
baņan len idiyak
jira ta ken zedilla
bide artatikan,
bada biyak kabitu
etzitezkela an;
eta asto muskillak,
zalarikan zarra,
baņan lenaz izana
panparroi samarra,
erantzun zion irten
zitekela bera,
bada ark etzubela
nai andik atera.
|
Eta idiyak gauza
ikusteaz ala,
eta setan astoa
ainbeste etzala,
adar aundiyarekin
tripapean jota,
zuben goitikan beko
errekara bota.
Arrazoi igualetan
gogorragoari
kontra egiten seta
gatikan ez ari;
zein baileioken egin,
okertzera biyak,
asto zarrari egin
ziona idiyak.
|