 |
|
 |
 |
|
Ipuiak edo kontutxoak
|
Animali eta beste piztiyen batzarrea
|
Pizti aundik txikiyak
zituzlela jaten.
kejak legoiagana
ziralako joaten,
deitu zituben denak
batzarre batera,
an zitzan denen gauzak
argira atera;
eta batean galde
egiņik denari,
iņork kejikan zuben
agertzeko ari,
saguba irtenikan
guzien erdira,
esan zion: Jauna, bai,
kejak asko dira;
nik neronak baitauzkat
zenbait esan naian,
eta gaur gertatutzen
naizelako gaian,
poz aundiz baitiozkat
esango guziyak,
kastigu bat banatu
dezan justiziyak;
nere famili dena
izanikan ona,
|
katubak ito zigun
lengoan amona;
eta maiz sagu txikik
ito oi dituzte,
eta kastigu aundik
merezi dituzte.
Arratoiak segiran
esan zion: Jauna.
egiya da sagubak
kontatu diona;
gu ere beti bizi
gerare beldurrez,
ez gera beretatik
eskapatzen errez.
Segiruban olloak,
saltarik erdira,
esan zuben: Gaiztonak
azariyak dira .
Ardiyak berriz asi
ziran otso billa,
esanaz oiek galtzen
zituztela milla.
Otsoak berriz kejaz
bullan ziran asi,
zituztenean ala
ardiyak ikusi.
|
Eta besteak ere
asirikan ala,
iya alkarren itzik
aitutzen etzala,
onetan egin zuben
idiyak marru bat,
artean an egin zan
aundiena anbat,
zeņen bere izkeran
esan baitzuben muu;
baņan nola etzion
iņork entenditu,
zeren jaiotzetandik
baitzan itzdun txarra,
aundi-txikik, guziyak,
egin zien farra;
eta artaz errege
asarreturikan,
|
bota zituben denak
bere aurretikan,
non andik ankapean
paseaz txikiak,
beren lekuetara
joan ziran guziyak.
Ala ezin egiņik
ezer erregeak,
lengo oņean ziran
gelditu legeak.
Onek erakusten du
bear dala jakin,
entenditutzen bullik
gabe alkarrekin;
izketan ezpazaio
alkarri utzitzen,
eztala gero gauza
onik ikusitzen.
|
Euskal-Erria, XXI, 1889
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |