Katuba eta espilluba


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Katuba eta espilluba

Ipuiak edo kontutxoak



Katuba eta espilluba



Kazubela batetik
esnea txurkatzen
ari zala katuba
tripa guri jartzen,
espillu bat egonik
zutikan aurrean,
bere irurindea
ikusi zuben an;
eta oroitu gabe
ura bera zala,
sinisturik an beste
katuren bat zala
ari zana gozoro
esnea txurkatzen,
inbiriyaz jarri zan
deabrubak artzen;
eta berriz esnerik
ark eran etzetzan.
zion kopeta beltz-beltz
jarririkan esan
ezpazan joaten andik
esnea utzita,
gaitzez irtengo zala
ark eragotzita.
Baņan nola egin ez
baitzion kasorik,
eta etzuben ere
mugitzen pausorik,
errabiz salta zion
gaņera berari,
bera azkazalakin
jarri nairik eri;
baņan buruz jorikan
espillu aundiya,
kristala egin zuben
milla puska iya,
eta guziya joanik
beraren gaņera,
azpiyan lardatuba
izandu zan bera.
Espillu ontan bertan
begira dezagun,
guk beste onenbeste
egin ez dezagun;
utzi deiogun jaten
guziok alkarri,
ez dezagun nork geren
kalterik ekarri.


Euskal-Erria, XXI, 1889.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org