Kotorra eta katuba


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Kotorra eta katuba

Ipuiak edo kontutxoak



Kotorra eta katuba



Katubak jipoirikan
eraman etzezan,
bein zion belarrira
kotorrari esan,
aren pikardik ixill
iruki zitzala,
eta jankai onak maiz
emango zizkala;
eta eraturikan
biyak itz arretan,
katubak segitutzen
zuben lapurretan.
Etxekoak etzuten
ontan arrapatzen,
zeren etzien ezer
kotorrak kontatzen;
baņan leiora irten
ordukoz asten zan
kontatutzen barrenen
zer pasatutzen zan;
eta sarri jakiņik
beak eta goiak,
katubak eramaten
zituben jipoiak.
ltzontziya danari
kontatu ez dezan,
ez al bada balio
duben gauzik esan:
zeren bera iguala
dan non kanpan zarra,
biyak dira dutenak
jotzen soņu txarra.


Euskal-Erria, XXI, 1889.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org