Uda eta uda berriya


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Uda eta uda berriya

Ipuiak edo kontutxoak



Uda eta uda berriya



Udak bein zion uda
berriyari esan
martxoan zeudela ta
ia nola etzan
kanpoa pizkortutzen
au oso ill al zan,
edo bere lanean
jarduten ez al zan.

Negu ona joan zala
Jaunari graziyak,
eta alaz ta ere
lurpeko aziyak
lo asko zeudela, ta
arbol ta sasiyak
ere gutxi zirala
loratzen asiyak.

Ekatxez ta jelatez
erre eta oztu
izan balira ere
baitzala txit justu.
Baņan neguba joanik
ain gozo ta prestu,
nola ziran baztarrak
orrela zapuztu.
Uda berriyak ortaz
oso penaturik,
eta aren puntara
puntutzat arturik,
esan zion: “Ez galdu
lan ortan bururik,
orrengatikan ez da
galduko mundurik.

Uda azkena nola
gozoa joan baitzan,
eta segitu zuben
luze uda gisan,
kanpoa txit berandu
lotara jausi zan,
eta au da beraren
nagiera izan”

Gizonari au bera
baitzaio gertatzen,
oiera zenbat eta
geroago sartzen
dan, deskantsuba baitu
nekezago artzen,
eta oņen gaņean
berandu da jartzen.








     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org