Trikuba eta ur-atea


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Trikuba eta ur-atea

Ipuiak edo kontutxoak



Trikuba eta ur-atea



Trikuba zijoala
aldaparan gora,
amildurik, bueltaka
joan zan erriora;
eta ito ez ito
zebillela urtan,
portunaz ur-ate bat
gertaturik bertan,
onek lagun egiņik
al zuben guziya,
triku on ari zion
salbatu biziya.
Geroz beste batean
triku ura bera
jankai billa aldapan
jatxirikan beera,
bazterka zan denboran
ira ureratu,
zuben pixti txikiyen
negar otsa aitu;
eta arrimaturik
ikustera zer zan,
billatu zuben ate
kume pilla bertan,
zeņen gaixoak oso
txikiyak baitziran,
eta jaberik gabe
arkitutzen ziran:
Ollo berak berotzen
gaņean egona,
zan nonbait zerbait izuz
andik itzul joana;
eta oroimendurik
ume aien amaz,
ark urtan beragatik
egin zuben lanaz,
eta nairikan esker
on bat erakutsi.
esan zuben: “Oek nik
ez nitzake utzi;
nik ditut berotuko,
nik ditut aziko,
ni naiz beren zalantzan
aurrera biziko”.
Eta on naian joanik
beraren gaņera,
ollo orde estalkai
gelditu zan bera;
baņan, o!, bero paltan
iya il ziranak,
arantzaz triskatubak
izan ziran danak.
On egitea on da
ezer eta bada,
beti egin bedi on
iņola al bada;
baņan jakin bear da,
egiterako on,
egin bide ark gaitzik
ekarri leikion.


Euskal-Erria. XXII. 1890.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org