Mendiyan jabeturik
astoaz otsoa,
etzuben ill nai izan
jankai ain gozoa:
bada ito baņan len
asto umil ura,
beste gauzarik jaio
zitzaion burura:
esan zion: Asta bi
ageri dituk an,
eta ia ekarri
erazten ditukan;
jo zak gogor tronpeta,
egin zak arrantza,
deitu eiek igana
datozen onuntza.
Baņan astoa nola
izuz illa zeguen,
nai arren arrantzikan
ezin egin zuben;
eta otsoak ura
ikusteaz ala,
|
aren tronpetazorik
aitutzen etzala,
bera asi zan asto
papera egiten,
beste bi astoari
aruntz otsegiten;
baņan gizarajoa
ortan ari zala,
artzaiak nabaiturik
otsoren bat zala,
eta armak artuta
joanik bere billa,
an izan zan otso zar
tranposoa illa.
Onek erakus ten du
zenbait zentzu gabe
egiten dirarela
txapelaren jabe;
eta batekin ezin
tapatuz bi buru,
gelditzen dirala ez
txapel ta ez buru.
|