Maiz ziralarik alkar-
gana arrimatzen,
etziran biyak beti
gozoro konpontzen;
subak esaten zion:
Zertan aiz, tupiya?
Ganean zertan jartzen
dirak ipurdiya?
Zertan ago or beti
zintzillik nere zai?
Gora bidea zertan
uzten ez nauk lasai?
I berotu eziņik
dek nere biziya,
tonto tzar tripa aundi,
trakets, itsusiya.
Tupiyak: I zertako
aiz ni gabe, suba?
Kedarrak erretzeko?
Gaintzeko izuba?
Ire izaera dek
egun bererako,
indarrak joaten zaizkik
beti gaberako;
or egoten aiz gero
muskilki austuba,
aldamenean lotan
dekala katuba;
|
ni berriz, non goizean
ala arratsean,
beti zintzo egoten
bainauk lagatzean;
nere tripak mantentzen
baitik familiya,
ik berriz egurretan
ondatu dek iya.
Eta, ala zirala
tripan tupiyari
emanik bein kolpe bat,
jarri zuten eri;
eta urrengo surtan
zanean berotu,
eritasun artatik
zart oso zan lertu;
eta tripako saldak
joanik su gaņera,
suba itzali ta il
zan tupiya bera.
Gizonari gertatzen
zaigu ori bera:
alkarren kontra minki
maiz leiatzen gera:
eta ustez gogorren
noiz geran arkitzen,
igual gaitu fu aize
txar batenak iltzen.
|