Arbola bat


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Arbola bat

Ipuiak edo kontutxoak



Arbola bat



Arbo!a bat zan oso
begiragarriya,
ederrez igualikan
etzubena iya;
bere sasoian indar
alakoa zuben,
negurik gaiztoenak
mellatzen etzuben;
baņan egun batean
denborale oso
gogorra sarturikan,
ark zion eraso;
eta adar batzubek
botarik lurrera,
zerbait okerturikan
laja zuben bera;
orduban esan zuben:
“Zer zait pasa neri?
Nor da onuntz ni ontan
jartzera etorri?”
Eta ura pasa ta
beste denborala
jaikirik, eta ala
okerka zegoala,
aizeak emanikan
bulkaera berrik,
len baņan okerrago
jarri zizkan gerrik;
eta andik aurrera,
denborak gogortzen
ziran bakoitzean, zan
gaizkiago jartzen,
non esaten asi zan
bere burubari:
“Aundiya da gertatzen
zaidan gauza neri;
on egiten zidaten
len legor, bustiyak,
elurteak, aizeak
eta eguzkiyak;
eta gaur berriz kalte
denbora eztiyak,
eta len on egiten
ziraten guztiyak;
nere indarrak dira
eskastu, au lana!
Baņan zer da ordean
gertatzen zaidana?”
Eta boz batek zion
erantzun itz ari,
esanaz: “Edadia
da zure gaitz ori”.
Gizonari au bera
baitzaio gertatzen,
dijoan gisan bere
urteetan sartzen;
edadiak mendean
dubenean artzen,
zernai gauzak du gaizki
jartzen ta okertzen.


Euskal-Erria, XXVI. 1892






     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org