Sagubak eta katuba


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Sagubak eta katuba

Ipuiak edo kontutxoak



Sagubak eta katuba



Tranpa alanbrezkoan
sarturik bi sagu,
alkarri esan zien:
“Ongi gera gaur gu;
emen bada zer jana,
bada naiko gazta,
au dan arte galduko
ezta gure kasta”.
Eta gozoro jaten
ziranean asi,
berak zirala tranpa
barrenen nagusi,
iruriturik zerbait
oin soņu an alde,
ikaraz asi ziran
egin naian alde;
baņan nola etzuten
aterik billatzen,
ibilli arren tranpa
guziya miratzen,
kanpora irteteko,
gordetzeko andik,
zebizkitela ala
estutasun aundik,
gertaturik sagu bat
garai arretan an,
esan zien zer zuten
ala zalapartan:
naiko gazta aurrean
irukirik ala,
nai ezik utzirikan
dantzan zebiltzala;
ura bazegoken an
aiek zeuden gaian,
etzutela utziko
gaztarikan maian.
“Ai! -esan zien-, emen
arkitzen baziņa,
gazta irurituko
litzaizuke miņa”.
“Ez; nik, or banengoke,
pozik nuke jango,
ez nintzake itzuli
izututa joango”.
Eta artan katubak
egiņik mirri mau,
sagubak saltatuta
esan zuben: “Zer dau?”
Eta asi zanean
gorde naian andik,
besteak deitu zien
tranparen barrendik,


esanaz: “Atoz onuntz.
ez izututa joan”.
“Ez -esan zion-. eztet
nai gaztarikan jan”.
Eta artan katuba
ate zulotikan
pasarik, atzeman ta
saguba zuben jan.
Onek erakusten du
panparroi askori
gerta deikiokena
dala kontu ori;
ez burlik egiteko
albada iņori.
burla berian bera
ez dedin erori.


Euskal-Erria, XXIX. 1893.








     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org