Ramon Artola


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Ramon Artola

RAMON ARTOLA LARRAÑAGA



Ramon Artola Larrañaga Tolosa’n sortu zan mundura 1831’garrengo Dagonillaren (agostuaren) 31’ean.

Aren aita, Jose Antonio, Astigarraga’koa zan; ama, Maria Antonia, Tolosa’koa.

Aitaren aldeko aiton-amonak Astigarraga’koak ziran: Bernardo Artola ta Maria Miguel Echeandia. Amaren aldekoak, berriz, aitona, Santos Larrañaga, Tolosa’koa, ta amona, Maria Gamuza, Plazentzi’koa.

Ez dakigu noiz eta nola joan zan Donostira bizitzera. Gazterik nunbait.

Ogei ta zazpi urtekin (1858-XI-23) Donostiko San Bizenten ezkondu zan. Andregaya Manuela Elizetxea zan, Lezo’n jayo ta Donosti’n aberats batzuen etxean serbitzen zegoana. Orduko berri ez dakigu, bañan gero beintzat oso emakume lodia zan, eta pixua ainbat grazi ta gatza zuana. Arengandik ekarri omen zun bere umorea Pepe bere semeak.

Bost seme-alaba izan zituzten: Ramon, Franzisko (Pako), Jose (Pepe), Manuel (8 urtekin il zana) ta Rosario. (1)
Zarrena, Ramon, zeozer bañan oso gutxi, Pako ezer ez, bañan Pepe ta Rosario bertso jator asko jarriak dira. Batez ere Pepe. Onen antzeko familik oso gutxi.

Karlisten bigarrengo gerratean Ramon Artola au liberalakin ibilli zan voluntario deitzen ziranakin.

Bere ofizioz linternero ta pintore zan. Tallerra ta denda zeuzkan Puyuelo kalean (gaur Fermín Calbetón). Semeak aitaren bizi-modua segitu zuten.

Azken egunetaraño lanean aritu zan. Biotzetik gaixotu ta elizakoak artuta, silloi batean il zan, arnasa artu eziñik, seme-alaba ta billoba guziak inguruan zirala, 1906’garrengo Dagonillaren (agostuaren) 20’ean, 75 urtekin.


(1) Irakurri izan degu Artolatar danak, Ramon, Pepe ta Rosario, anai-arrebak zirala alkarrekin. Ez da ori egia. Ramon aita, ta Pepe ta Rosario bere seme-alabak izan ziran.










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org