Maitagarriyari


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Maitagarriyari

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



Maitagarriyari





1
Ditut itz bakar batzubek neurtu
txit maite dedan batentzat,
nua kantatzen abiyatzera
salatu gabe norentzat,
ezin entendi litzake bestek
nayakgatikan beretzat,
zergatik aren igualik iñon
danik iruritzen etzat.


4
Arpegiya du zoragarriya
Jaunak milagroz egiña,
gorriz arrosa dirudiyena
ta zuriz berriz iriña,
buruban ille trenzatu beltza
ugariya ta txit fiña,
itzikan arki ezin liteke
fama emateko diña.


5
Aren onduan ederrak oso
ematen dute itxusi,
nere aurrian alakorikan
eztet oraindik ikusi,
eman al fama bañon geyago
luke askozaz merezi,
saltzeko gauza balitz ez luke
faltako zeñek erosi.


6
Ezertan eztu fantesirikan
eta txit da kariñosa,
arren itz batek sartutzen diyo
triste dagonari poza,
kantuban berriz gustagarriyak
ditu graziya ta boza,
iñoiz aitzen det eta orduban
pil pil jartzen zait biotza.


7
Ezin kontatu liteken ainbat
neri gustatzen zait ura,
nayago nuke arrekin bizi,
ez joan bakarrik zerura,
bera andikan egan jetxiya
dala diruri mundura,
nigandik arren pentsamenturik
sekulan ezin kendu da.


8
Kuidadoaren faltan liteke
alako gauza bat aja,
diamantiak bañon geyago
baliyo duben alaja,
ark bear luke gordeta egon
dedin kristalezko kaja,
iñor ibilli eta ez dezan
itxura galduta laja.


Donostiyan: Juan Oses-en moldiztegiyan.
Ramon Artola-k ipiñiak, Donostiyan, 1865’garren urtean (1).

(1) Ikusi:"Colección de José Manterola”, pág. 7. Echeverría y Guimón."Ecos de Vasconia”.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org