|
Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko
|
1
Itz eskojitu bakar batzuek
txit maite dedan batentzat,
nua kantatzen abiatzera
salatu gabe norentzat;
eziņ konprendi litzake bestek
nayakgatikan beretzat,
zergatik arren igualik iņun
danik iruritzen etzat.
|
|
2
Ematen diot aingeru eder
zeruko baten itxura,
argizaiz ere ez liteke egiņ
politagoko figura,
tatxarik arki eziņ leioke,
egoki ain du eitura,
mundu guztiya baņan geyago
neri gustatzen zait ura.
|
|
3
Poza sartzen zait nere barrena
aitubaz aren itz otsa,
enkantaturik naukan mediyoz
dalako kariņo utsa,
kantuban berriz jilguero batek
baņon obia du boza,
dulzetasunak ateratzen dit
nere petxutik biyotza.
|
|
4
Besterik ez det iņortxo maite,
bakar bakarrik det ura,
nere biyotzak arenarekiņ
juntatzia luke gura;
gustagarriyagorikan jayo
ezin diteke mundura,
nigandik aren oroipenikan
sekulan eziņ kendu da.
|
|
5
Gustagarriya dalako guziz,
baldin balego kortian,
premiyoren bat alkantzatuko
luke bizi dan artian;
artzaz gaņera guardi bat para-
ko lioteke atian,
por si acaso ez dezan ostu
iņork ezkondu artian.
|
|
6
Duen graziya ez du iņungo
dendan diruz erosiya,
ematen zayon fama sinistu
duela txit mereziya;
baldin aberats zenbait bezela
jarriko balitz jantziya,
berarengana begira luke
Espaņiaren erdiya.
|
|
7
Orra zazpi bat bertso berriyak
enamoratu bientzat,
amorioa firmia artu
lelengo lana ori beintzat,
kontuak ongi atera eta
jarri biak alkarrentzat,
ezkondu eta joka asita
eztago oberik guretzat.
|
reįu en 1869 (1).
Ikusi: Bibliotheque Nationale, Paris. Celt. et B. 169; 73. 104.
Kanta paper onek ez du egillearen izenik azaltzen. Baņan ezagun dute onek eta onen aurrekoak aita bera dutela.
(1) Eskuz paperari erantsia.
|