|
Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko
|
1
Plazan entero itxusi
degu Oxaba ikusi,
zartuta blekan
mutill gaztien
kontra jokatzen da asi,
eta eztu irabazi.
|
|
2
Zartu da ta edadia,
joan zayo lengo aidia,
berak eztu nai
aitu, zaionik
galdu abilidadia,
au da debilidadia.
|
|
3
Aisa asko diyo garbitu,
begirik ez du argitu,
ogei ta laura
amaika tanto
bakarrak atera ditu,
lotsagarri da arkitu.
|
|
4
Bote motxa bazan artzen
gizarajua zan lertzen,
luzia egin
ezkeroz berriz
kolkora zitzayon sartzen,
ongi etzalako jartzen.
|
|
5
Nekaturikan guziya,
zutik ezin zeguen iya,
partidu orrek
laburtu diyo
amar urteko biziya,
damutu zayo asiya.
|
|
6
Lorikan ezin egin du,
ezur guztiyetan min du,
estula eta
katarro zarra
ditu beregana bildu,
gorputz zar gaixoa il du.
|
Ramon Artola-k ipiñiak Donostiyan 1869’garren urtean.
Ikusi:"Colección de José Manterola, pág. 123”, eskuz eskribitutako papera.
Tolosako Fakundo Adurriaga"Besamotza”-ren eskuz idatzitako bigarren mordoan.
“Euskal-Erria”, IX, 1883.
“Euskal-Erria”, XXII, 1890. Bigarren"Euskal-Erria”-ko argitaraldi ontan gauzak piska bat aldatu zitun. Alaxe zion:
TOLOSAN BEOTIBAR-KO PLAZA BERRIYAN JUAN JOSE ZARRA PILLOTAN. (Nere adiskide Ramos Azkarateri):
|
1
Plazan biziro itxusi,
degu Pipirri ikusi,
edade ortan zion nai mutill
gazte bati irabazi,
zori gaiztoan da asi.
|
|
|
2/ ........
3
Gaztiak dio garbitu...
......................
parragarri da gelditu.
4/........
5/........
|
|
6
Geroz lo ezin egin du,
ezur guztiyetan min du,
dalako plazan gazte papera
egin nayean ibildu,
gorputz zar gaixoa il du.
|
|