Jose-ren Subak Donostiyan


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Jose-ren Subak Donostiyan

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



Jose-ren Subak Donostiyan





1
Guardasol-gille Josek
milloi bat ensayo
egin arren, su onik
irtentzen etzayo,
gizon orri polbora
kentzen ezpazayo,
denbora gutxi barru
erotuko zayo.


2
Lengo gaubian orren
subak erre dira,
ruedak politak ziran
ibilli balira,
eragin gabe ezin
ematen zuten jira,
parrez egondu giñan
ayeri begira.


3
Bi buelta eman eta
ziraden gelditzen,
istantian indarra
zitzayoten iltzen,
gero eskubarekin
zituben ibiltzen,
ler gaizto egin zuben
ayek erabiltzen.


4
Plazerdiyan orlako
subak erakusten,
nola ez diyon nago
iñork erakusten,
jendia egoten da
gauz onak ikusten,
orrek eztu kulparik,
diyotenak uzten.


5
Andriak erriyetan
maiz diyo ekiten,
ikusirik alferrik
gastubak egiten,
itxurazko gauzik bein
ezin zayo irten,
zenbait far jendiari
diyo eragiten.


6
Guardasolak konpontzen
bear zayo aztu,
subak moldatzen berriz
ikasiko eztu,
egiten ditu zenbait
sayo eta gastu,
Josek laster bear du
oso aberastu.


Ramon Artolak jarriak, Donostiyan, 1869’garren urtean.

Ikusi:"Colección de José Manterola, pág. 128", eskuz eskribitutako papera.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org