|
Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko
Donostiya zarreko plaza berriyan
salduniote eta astelen iñaute 1870’garren urtian.
|
1
Igande astelen
artsalde bietan,
plazan arkitu gera
festa aundietan,
obiagorik asko
gure begietan,
eztala jarri nago
iñauterietan.
|
|
2
Aukeran ekarriyak
zituzten zezenak,
Nafarruatik, biña
urte zituztenak,
len plazarik ikusi
izan etzutenak,
txarrik bat etzan irten,
fiñak ziran denak.
|
|
3
Lanzaz zulatu arren
izutzen etziran,
aberien triparen
azpiyan maiz ziran,
adarretan bolakin
izan ez paziran,
plazan sardiyak illtzen
ikusiko ziran.
|
|
4
Zinta zabal kolore
guztiyetakoak,
biatz delikadubak
apaindutakoak,
zezenen lepoetan
denak alakoak,
ziran erregaliyak
Donostiyakoak.
|
|
5
Nola toliatzalle
ala lantzadunak,
juan ziran plazara
prestatuak danak,
festagille egoki
alkarren lagunak,
guziyak errikoak
gure ezagunak.
|
|
6
Muestrak eman zituzten
zirala abillak,
nola lantzakin ala
sartzen banderillak,
golpian zezen asko
izan ziran illak,
ezeren aitzakirik
etzuten kuadrillak.
|
|
7
Oyez gañera ziran
zaldunen konpartsak,
iri jokari eder,
subak eta dantzak,
musikak danboliñak,
gaztien jolasak,
zeru berri bat zala
zirudiyen plazak.
|
|
8
Azken iñote gabaz
entierro bat zan,
sardin zarrari egin
ziyotena plazan,
bazan zenbait diabru
kantatzen da dantzan,
festaren bukaera
arrekin eman zan.
|
Ramon Artola-k jarriak, Donostiyan 1870’garren urteko Martxoan.
Ikusi:"Colección de José Manterola, pág. 133”, eskuz eskribitutako papera.
Colección Bonaparte, New Library, Chicago (kanta-papera).
|