Artzai Kanta


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Artzai Kanta

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



Artzai Kanta





1
Zeru lurren jabea
Belenen da aurtu,
portalpe bat du bere
jayo leku autu,
artzaiak berri on au
degunian artu,
berarengana joanda
degu adoratu.


2
Kontentuz izan gera
arkume ta guzi,
geren jabea bean
degula ikusi,
ganaduben tartean
pobrezan da bizi,
lekurikan onena
lukena merezi.


3
Bertan utzi ditugu
eraman guziyak,
gaztak, esnia eta
arkume biziyak,
intxaur, gaztain da sagar
ondutzen asiyak,
Mariya amak eman
dizkigu graziyak.


4
Aingeru Gabrielek
emandako itza,
jayo da Jaungoikoa
Jesus baiteritza,
au da falta senti zan
zerubaren giltza,
gu an sartzeko baldin
ongi bagabiltza.


Ramon Artola-k jarriak, Donostiyan, 1871’garren urtean.

Ikusi:"Colección de José Manterola, pág. 132", eskuz eskribitutako papera.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org