Tximutxak eta ni


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Tximutxak eta ni

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



Tximutxak eta ni





1
Tximutxaren kontubak
asten naiz kantatzen,
nerekin oyekiko
bertsuak kantatzen; (1)
eguna pasatuta
lanian nekatzen,
arratsian ez ditet
uzten deskantsatzen.


2
Gure etxia ezta
entero berriya,
aspaldikua da ta
erori da iya;
tximutxak okupatzen
diyote erdiya,
an diranakin bete
liteke gurdiya.


3
Oyera nuanian
lenbiziko lana,
argiyarekin ondo
miratzen det dana;
bat eztet arkitzen da
sartzian barrena
dozenaka juntatzen
dira neregana.


4
Nere martiriyua
asten da segiran,
milla sentitzen ditut
gorputzaren jiran;
argiya piztu eta
denak erretiran,
eztakit zein zokotan
gordetzen zaizkiran.


5
Berriz ere itzaldu
orduko argiya,
asten zaizkit egiten
beren pikardiya;
alderdi denetatik
simien larriya,
odol guziyak eran
dizkidate iya.


6
Sosegurikan ez det
oyian arkitzen,
gau guziyan bar bar bar
ez dira gelditzen;
nautelako erotu
nayan erabiltzen,
arrapatzen detana
gustora det iltzen.


7
Nere begiyen bistan
zaizkidanak jartzen,
arrapatuta ditut
ankarekin lertzen;
argiyarekin ere
asko det erretzen,
alkobako paretak
ez ditut edertzen.


8
Batzubek illak ez dit
askorik serbitzen,
bizi diranak naute
sobra persegitzen;
gau guziyan jeiki ta
etzan naiz ibiltzen,
nai bezin laster etzait
eguna argitzen.


9
Noizbait ongi sortu zan
tximutxen aziya,
gañez betia daukat
paraje guziya;
gustoz kendubak gatik
zenbaiti biziya,
gure etxia beti
tximutxez josiya.


10
Negubak ere galtzen
ez duben arraza,
non dan billatzen ez da
askotan erreza;
oi ta guzi etxia
erre al baneza,
pozik galduko nuke
daukadan pobreza.


11
Nere pazientziya
oyekin det galtzen,
ero bat egiñikan
naute iñoiz jartzen;
belarriko zulotik
igual zaizkit sartzen,
badira gabak loak
ez naubenak artzen.


12
Neguba etortzeko
nago deseotan,
utziko al nautela
soseguban lotan;
askorik egin gabe
zenbait denbor’ontan,
jartzen naizen lekuban
artzen nau frankotan.


Ramon Artola-k ipiñiak, Donostiyan 1871’garren urtian. (2)

Ikusi: Colección de D. José Manterola, pág. 8, inprentaren izenik gabeko kanta-papera.

(1) Bi aldiz kantatzen. Bietako baten kontatzen izango da, bañan paperean ala dago eta ez degu ikutu nai izan.
(2) Eskuz erantsitakoa.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org