|
Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko
|
Gerrako Erituen Onekindorako
|
GERRAKO ERITUEN onekindorako edo benefiziorako jarriak, kantatu ziranak Donostian iru erregearen egunaren bespera arratsean, 1873’garren urtean.
|
1
Oroipendurik geren
anai min dutenaz,
gatoz poz baten billa
zeñak dauden penaz,
maite ditugulako
animatik benaz,
arras kupitzen gera
sufritzen dutenaz.
|
|
2
Portatzen diranakin
garboso ta prestu,
esker gabekeriya
eztana da justu,
bere anayen penaz
nai dubenak aztu,
arrizkua da edo
biyotzikan eztu.
|
|
3
Guk degunak biyotza
mugitzen zaiguna,
nola ezta izango
gai ontan biguna?
pozez pasa ditzaten
gauba ta eguna,
lagunduko diyegu
al dezakeguna.
|
Ramon Artola-k jarriak Donostiyan 1873’garren urtean.
Ikusi:"Colección de José Manterola, pág. 131", eskuz eskribitutako papera.
|