|
Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko
Itz neurtu berriyak amezketar batek Donostiyan jarriyak
|
1
Nere maite izarra diruriyenak
sufri arazten dizkit noizik bein penak,
bañan fortunaz,
ala gabian nola egunaz,
arren itxura
begiyetatik zuzen petxura
igarotzean,
poza sentitzen det biotzean.
|
|
2
Arren itxuraz ezin nindeke aztu,
obiagorik bestek neretzat eztu,
bere begiyak
dira izarrak bezin argiyak,
arpegi fiña,
eta gorputza ongi egña;
Ines ikustez
ez nintzake ni aseko ustez.
|
|
3
Amoriyuak nauka luzaro eri,
kandelaren gisa naiz urtutzen ari,
neri begira
jartzen diranak izutzen dira,
aspaldi (y) ontan
ez naiz askorik gozatzen lotan,
maitia gabe
bizitzekoz, det iltzia obe.
|
|
4
Urruti bizitzen da Ines nigandik,
onuntz pasarizorik ez dago andik,
orla dala’re
arren berri bat badet alare:
dagola miñez
ezin jan ta ezin lo egiñez
neregatikan,
ni naguen gisan arrengatikan.
|
|
5
Gerrak banatu gaitu alde bitara,
ura Debara ta ni Donostiyara,
maite geranak
ezin baturik ¡ai abek lanak!,
gaude aparte
Jaun zerukuak nai duben arte,
onla sufritzen
eztakit nola ez geran iltzen.
|
|
6
Lenguan izandu det karta beria,
asten zana esanaz"maite neria“,
ura letutzen
sentitzen nuben poza urtutzen
begi biyetan,
negar egin nuben egiyetan,
biziro gozo,
biotzak jira emanik oso.
|
|
7
Laster egingo balitz pake eder bat,
alkarrentzat izango giñake anbat
beti betiko,
zer gustora giñaken biziko
zeru berriyan,
baserritxoan edo erriyan,
danak inbiri
ligutekela maitetxo biri.
|
|
8
Uda berriko lore zuri gorriya,
benaz maitatzen dedan zoragarriya,
lengo gabian
lotan iruki nuben aldian,
¡o zer ametsak!
galdetu ziran ia arrentzat
nai nuben izan,
baietz esanta esnatu nintzan.
|
|
9
Nere amets gozoa zan urrezkoa,
esnatuta ondoren gezurrezkoa,
ustez zeruban
nebillen eta, nenguen munduban
maitia gabe,
egin da gero beraren jabe,
umien gisan
engañatuba gertatu nintzan.
|
|
10
Biotz biotz nereko maite gozoa,
alkar ikusi gabe urte osoa
zaigu igaro,
eta onela bearko gero,
dauzkagun penak
gerrak ekarri dizkigu denak,
luze badabill
amoriuak bear gaitu ill.
|
Abostu-illaren bederatzigarrenean, 1874’garren urtean.
Ramon Artola-k ipiñiak Donostiyan (1).
(1) Eskuz paperasi erantsia.
Ikusi:"Colección de José Manterola, pág. 6”, inprentaren izenik gabeko kanta-papera.
Tolosako Fakundo Adurriaga"Besamotza” zanaren lenengo eskuz idatzitako mordoan.
|