Amorioa eta Penak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Amorioa eta Penak

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



Amorioa eta Penak





Galayak: Galayak:
Biyotz neriak maite zaituben
aingeru zoragarriya,
beste maitatzen dezulako zuk
penaz despeitu naiz iya;
laister artuko du nere amak
ill naizelako berriya,
baldin maitatzen ezpanazu ni,
maitetxo maitagarriya.




Galayak:
Maita nazazu arren da arren,
biyotz nereko kuthuna,
ori egin nai ez dezulako
sufri arazten nazuna;
pena geyegiz nai badezu ill
sobra naitasun dizuna,
sarri egun bat argituko da
konsegituko dezuna.




Damak:
Ea nazazula orlakorikan,
galaya, neri erantzun,
beste maitatzen baldin badet nik
neroni dirazu entzun;
bada jakiñik, zertako nazu
artzen ainbeste naitasun?
merezi dedan bañan geyago
eztakit zertan nai nazun.




Galayak:
Zertako naiko dizut ainbeste,
egun sentiko izarra?
ezin sendatuz nabillelako
sufritzen dedan min txarra;
biyotz neria erretzen duben
amoriyozko su garra,
benaz itzaldu lezakenikan
zu zera bakar bakarra.




Damak:
Nonbait zerubak oker ipiñi
zuben fortuna guria,
zu ezin izan besterena ta
ezin ni ere zuria;
egun eta gau beti gogoan
daukat maitetxo neria,
mundu guziya bañan nayago
nuke banindu beria.




Galayak:
Zure abotik nik au aitzia
¡zer pena eta zer lotsa!
aspaldi (y) ontan zauritzen nazun
lantza da guztiz zorrotza;
ez dezu aitzen nere barrenak
daukan auziyaren otsa,
nitzaz kupitzen ezpazera zu
dezu arrizko biyotza.


Damak:
Zu neregatik bazaude miñez,
ni nago bestegatikan,
diña maitatzen ez naubelako
iya sartuban etikan;
maite dedana urrikaldutzen
ezpada neregatikan,
ni sendatzeko denboraz ezta
ezer izango botikan.


Galayak:
Aundiyak dira nere barrenak
dauzkan pena ta tristura,
Damak:
Aspaldi (y) ontan nere biyotza
iñola ezin piztu da;
Galayak:
Amoriyotik allegatu naiz
illtzeko trantze estura,
Damak:
Onela bizi bañan nayago
nuke joan beste mundura.


Ramon Artola-k ipiñiak, Donostiyan abostu-illaren amargarrenian, 1875’garren urtean. (1)

(1) Eskuz kanta-paperari erantsia.
Ikusi:"Colección de José Manterola”, pág. 5”, inprentaren izenik gabeko kanta-papera.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org