Arbolari


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Arbolari

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



Arbolari







(Gernikako arbolaren doñuban)



1
Gure arbol santuba
arkitzen da eri,
zain sendo ugariyak
galtzen zaizka ari,
laguntzen ezpazayo
denboraz berari,
tronko maitagarriya
liteke erori. laguntzen ezpazayo...


2
Ez dediyen erori
arbol sendo fiña,
lagunduko diyogu
geren alegiña,
aundiya izan arren
senti duben miña,
ez luke galdu bear,
ez gu nor bagiña. aundiya izan arren...


3
Arbola galtzen ezta
laja bear errez,
ez dubelako bere
igualik ederrez,
onen frutubak lurra
betetzen du urrez,
au galtzen bada, gera
biziko negarrez. onen frutubak lurra...


4
Arbolaren azpiyan
gerarenak bizi,
ez degu bear galtzen
arbolik ikusi,
gure guraso zarrak
zigutena utzi,
guk galtzia izango
litzake itxusi. gure guraso zarrak...


5
Arbola galtzen balitz,
egiyazko penak
pasatuko giñuzke
guardatzen gaudenak,
aita zar maitagarri
lurpean daudenak
gure kontra lirake
altxatuko denak. aita zar maitagarri...


Ramon Artola-k ipiñiak Donostiyan Mayatzaren biyan 1876’garren urtean.

Ikusi:"Colección de José Manterola, pág. 125", eskuz eskribitutako papera.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org