|
Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko
Foxforo kajaren gañian iskribatzeko atabiyuak:
|
Kaja polit onetan
gorderik gaudenak,
obe gaitu erosi
fumatzen dubenak;
ez batzubek bakarrik
ezpada dianak,
gera guziz ederki
piztuko geranak.
|
|
Nai ditubenak piztu
gas ta krixalluba,
zigarro paperezko
pipa naiz puruba,
arraixkatzia basta
da gure buruba,
eta izango ditu
argiya ta suba. (1)
|
(1) Bigarrengo bertso au"Euskal-Erria”-n, XXV, 1891’en arkitzen da piska bat aldatuta:
|
..................
arraixpatzia dauka
poxpolo buruba,
non izango dituben
argiya ta suba.
|
|