Erdaldun Baten Zaldiyari


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Erdaldun Baten Zaldiyari

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



Erdaldun Baten Zaldiyari





1
Kontatu al banitzake penak
zaldi zar batek dauzkanak,
negar egingo luteke biyotz
biguñak dituzten danak;
gaixua iya ill du gosiak
eta kiskurrak maiz janak,
preso sartzia merezi luke
ura etxian daukanak.


2
Bestek jan ezin dituban gauzak
arrentzat dira gozuak,
pensuz jabiak ematen dizka
zuraren zinta lazuak;
ainbeste kiskur goizetik arrats
tragatzen ditu gaixuak,
kakaren partez iñoiz egiten
ditu piñu ol osuak.


3
Zaldi argalak bizi moduba
guztiz penosua dauka,
plakiyak beti ibilli bear
bere lanetan jiraka;
egun guztiyak pasatzen ditu
karro zar bati tiraka,
arratsak berriz ezin egiñik
kiskurrak jandako kaka.


4
Ematen zayon janak egiten
eztiyolako onikan,
indar guziyak joan zaizka
eta ezin egin du lanikan;
eztet munduban uste zaldi bat
argalagorik danikan,
zezenak plazan garbitzen dute
itxura obekorikan.


5
Zaldi zarraren jabia nor dan
askok bear dit galdetu,
eztiyotet nik erakutsiko
jota ez nazan baldatu;
obe luke ark Donostiyatik
beste norabait aldatu,
sarri jendiak ezagututa
ez dezan begitan artu.


6
Momentutikan erreguz jartzen
naitzayo ni jabiari,
ez dediyela animaliya
orrela tratatzen ari;
pensu obiak ezpadizka nai
eman zaldi beriari,
kastiga dezan parte emango
zayola alkatiari.


Ramon Artola-k ipiñiak Donostiyan Otzagillaren amaikan, 1877’garren urtean.



Ikusi:"Colección de D. José Manterola, pág. 127”, eskuz eskribitutako papera.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org