Altabizkarko Kantua


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Altabizkarko Kantua

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



Altabizkarko Kantua





Nor Bere Etxean Izan Bedi Nagusi



Ojuzka bat entzun da Euskaldunen mendiyetan!
etxeko-jauna zut-zutik zeguen bere atietan;
aditu du ta esan du:"¿Zer da gure lur onetan?”,
eta altxarik txakurra, lotan zeguen oñetan,
nastu du Altabizkarko inguru dena zaunketan.


Ibañetako mendizkan arbast-ots bat da sentitzen;
arkaitzak ezker-eskuin joaz dator ugaritzen;
armada batek dakarren burrundara da urbiltzen.
Gureak mendi puntetan orain ari dira biltzen,
eta etxeko-jauna ez da dardak zorroztez gelditzen.


Emen dira! emen dira! o! zer lantzazko sasiya!
banderaz ezarriya da lur urrutiko guziya.
Ayen armaren diztirak milla tximisten argiya botatzen dute ta bista begira galdu zait iya.
“Ikusi bitza, ikusi ! ikusi bitza, nausiya!”


-Zenbat dira, aurra; kontaitzik ongi.


-Dira bat, bi, iru, lau, bost,
sei, zazpi, zortzi, bederatzi,
amar, amaika, amabi,
amairu, amalau, amabost, amasei,
amazazpi, emezortzi,
emeretzi, ogei,


Ogei ta millak ta millak dira bidean onera; denbora galduko degu, kontatzen jartzen bagera.
Batu ditzagun indarrak, arkaitz aundiyak atera,
eta sartzen diranean gure mendiyen oñera,
amil zaizkagun lertzeko beren buruben gañera.


Iparreko gizon oyek ¿zertan ziran gerran asi?
¿zertan zuten Españiya pakean zeguela nasi?
Arkaitzak amildu dira; ezurrak zaizkate autsi;
aragiak daude dardar puskatuak, zapalduak;
orrelako sarraskirik ez du ikusi munduak.


Korri, korri, oñezko ta Karlomanoren zaldunak,
euk ere bai dantzatubaz kapa gorriya ta lumak.
Illoba Roldan illa dek, orra zangar aren famak.
Orain, Euskaldunak, ea! laja-ta arkaitzen lanak,
dardaz akaba ditzagun igesi dijoazenak.


Badijoaz! badijoaz, illak utzi-ta biziyak.
Orra ayen edertasuna eta beren pantesiyak.
¿Non dira lengo banderak eta lantzazko sasiyak?
Armetan ez da tximistik, odolez dira bustiyak.
Badijoaz! badijoaz! iya joan dira guztiyak.




-¿Zenbat dira, aurra? kontaitzik ongi.


-Dira ogei, emeretzi,
emezortzi, amazazpi,
amasei, amabost,
amalau, amairu,
amabi, amaika,
amar, bederatzi,
zortzi, zazpi, sei, bost,
lau, iru, bi, bat.




Bat ere ez da ageri, bakarrik gelditu gera.
Etxeko-jauna joan leike txakurrarekin etxera
emaztea eta aurrak zorionez laztantzera;
dardak garbitu-ta adar zorroetan altxatzera,
eta beren gañean lo egiñaz deskansatzera.


Obizdea



Gabaz arrano sallak dirade bilduko
eta gorputzak jaten dira ibilduko;
mami puskak bistatik dirade galduko,
bañan ezurrak beti dira azalduko.


1879
Neurtizlarien gudua
Elizondoko bestetan
Garhait saria eraman duen kantua
Ramon Artola Donostiakoak egina. (Orriaren izenburu osoa).
Bayonne, imprimerie Lamaignere, rue Chegaray, 39.

Ikusi: Aita Jose Inazio Arana’ren bertso bilduma, Loyolan. “Euskal-Erria”, XVI. 1887.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org