Erriko Xeme Irutxulotarra


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Erriko Xeme Irutxulotarra

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



Erriko Xeme Irutxulotarra





Oso dibertituba
erriyan izanik,
ez du erriko xeme
beste izenik;
bada ez da gaurikan
ez ere egunik,
zerbait jolasbidetan
ikusten ez danik;
onlakorik zanik
ez nuben uste nik,
ez deizkiyo danik
beretzako lanik,
baldin dibertitzeko
badu lagunik.




Jolaserako griņa
beste gaitzik eztu,
alderdi guztiyetan
portatzen da prestu.
Ala ditu erdaldun
nola euskaldunak,
denak nai diotenak,
guztiyak lagunak.


Buruz argiya da ta
ongi itzegiņa,
alderdi guztiyetan
oso atsegiņa.
Guziz egoki daki
gezurrak kontatzen,
egokiyago berriz
dantzan ta kantatzen;
eta egiten beste
norbaiten papera,
iruri arazten du
beste dala bera.
Ura daguen tokiyan
tristurikan ez da,
denbora pasatutzen
biziro errez da.
Allegatzen danean
iņautegi pesta,
etxean asko aldiz
ikusiko ezta.
Austerre pasa arte
zaldun iņautetik,
ez du izaten geldi
egoteko betik.
Erdilotan entzuten
badu danboliņa,
seguru du berekin
lo ezin egiņa.
Idiya baņan len da
irteten kalera,
noiz egingo duben ark
beiteitik karrera;
gero bere arrekin
kalerikan kale,
ibillirik zapatak
urratzen debalde,
eramaten danean
ura beitokira,
joango da lagunakin
emanikan jira,
zumorikan onena
daguen parrokira:
(klarogo esateko
sagardotegira).
Sarri azaltzen zaio
berriz beste pesta,
zer jolas izango dan
asmatzen errez da.
Lenago ditu meza
bezperak galduko,
idiyetara duben
baņan paltako.
Berekin izango du
bere kapa zarra,
zenbait aldiz idiyak
sartuba adarra;
eta tarratarikan
ezpada bestetan,
siņale dala ongi
atera pestetan;
bada bere sastrea
izanik idiya,
arrek artutzen diyo
maiz galtzen neurriya.
Ez dakit nola miņik
artzen ez duben nik,
egundaņon ikusi
ez det artzen miņik.
Ala non idiyakin
nola zezenetan,
inpernuko Patxi’ren
antza du benetan.
Beste jolasik ere
bear bada egin,
lendabizi kontatu
oi da berarekin.
Denetan egiten du
norbaiten papera,
jantzi mudatu asko
oi ditu atera.
Ain plazer ikusten da
oso pormal plazan,
nola tximukeritan
saltoka ta dantzan.
Ez diruri dubenik
ezurrik berekiņ,
izatekoz, artuko
lukela nago miņ.
Eguna igarota
zer esanik ezta,
illuntzean asten du
berriroko pesta.
Plakiyaren beldurrak
kendurik lenengo,
jolasean asiko
ez da azkenengo.
Komediyarik bada
irtengo da bera,
graziyaz egitera
norbaiten papera.
Andik gero joanikan
dantzako tokira,
emango ditu dantzan
makiņa bat jira;
bada ura baņan len
ni nekaturikan,
lotarako etxera
joaten naiz andikan;
eta geroz nola ark
segitzen duben an,
aurrerako berririk
ez nezake eman.




Ikusi:"Euskal-Erria”, VIII, 1883.









     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org