Donostiko Baratzagilleak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Donostiko Baratzagilleak

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



Donostiko Baratzagilleak





(1884’garren urteko Iñauterietan, beste jolasen artean,"Comparsa de Jardineros” bat antolatu zuten Donostiarrak. Egualdi ozkarbi ederra zegon. Zezen-plaza bete beterik. Jendea ixilik eta pozik ayei begira.

D. Adolfo Comba’k erderazko bertso batzuk atera zitun, D. Ramon Artola’k euskerazko auek.)

Famak gure erriyak
erroturik (1) dauzka,
dala jolas-toki bat
festaren seaska.


1
Lore toki polit bat
plazaren erdiyan
egin naya senti zan
joan dan aspaldiyan;
osaturik kutizi
zegoana erriyan,
gaur arkitutzen gera
baratza berriyan.


2
Gogor diogulako
eraso lanari,
gure baratzan gauza
sortu da ugari;
etzaiola iya lur
bererik ageri,
sestotxo lorez bete
bat dala diruri.


3
Gure baratzan daude
lore oso fiñak,
zuri, gorri, oriyak,
more ta urdiñak;
liriyo, azuzena,
aleli, jazmiñak,
bioletak, arrosak
eta klabeliñak.


4
Guk dauzkagu muxikak,
guk melokotoiak,
gingak diruritenak
perlazko botoiak;
aran klaudi ederrak,
laranjak, limoiak,
udare, alkatxofa,
mispira, meloiak.


5
Dauzkagu gereziak,
dauzkagu marrubik,
illar, baba, babarrun,
esparrago aundik,
ez da letxugik palta
ez ere azarik;
ez da gure baratzan
ez daguen gauzarik.


6
Gure bearrak artzen
badirade ontzat,
poz bat geldituko da
betiko guretzat;
ez gerade gu ari
lanean gerentzat,
au dena egin degu
DONOSTIARENTZAT.


Ikusi:"Euskal-Erria”, X, 1884.
“Euskal Erriko kanta zarrak”, II,"Gure baratzan”: 4, 5.





(1) Arraigadas.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org