Pillotariyak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Pillotariyak

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



Pillotariyak







Donostiako muralla kontra luzean jokatutako partiduba.



1
Partidu bat pillotan
geren kaltian
jokatu degu aurten
jai goiz batian;
lau lautara giñan asi,
maisubenak irabazi,
galtzalleak obe degu
geiago ikasi.


2
Ai zer pillotariyak
nere lagunak,
gu gera partiduba
galdu degunak;
batek jotzen ezpazuben,
besteak ikutzen etzuben,
aisa pillotak gugandik
eskapatzen zuben.


3
Gure kontrariyua
sakalariya,
askok beldurra diyon
jokalariya;
ez gera gauza arentzat,
bera sobra da denentzat,
ezagutuba daukagu
pillotari ontzat.


4
Bederatzi jokura
iru ta"treinta”,
ginduzen guk atera
oso ler-einta;
lau falta ta sei utsegin,
ondo jota ezin kintzegin,
tranpiyan ari al giñan
ziguten otsegin.


5
Esanak gatik alkarri:
or bertan eon ai,
pillota ikusi orduko
guziok jo nai;
utzi, utzi au neretzat,
al zubenak nor beretzat,
gutxi jotako penarik
oraindik joan etzat.


Ikusi:"Euskal-Erria”, XIX, 1888.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org