|
Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko
Baserritar baten Ameriketatik bere lur maiterako etorrera.
|
1
Pozez Ameriketara
joan nintzan gazterik,
etzalako iņon lur
oberik besterik;
baņan an desengaņuz
ta penaz beterik,
eztakart etxerako
urteak besterik.
|
|
2
Zorion billa joanik
ainbeste bidean
urteak etxeratzen
ditut azkenean;
joan baņo pobreago
bainator urean,
iru dukat eztira
nere poderean.
|
|
3
Ontzi zarrean nator
len berriyan joana,
eta emen txit pozik
detanean lana;
soldatik eztet baņa
badaukat zer jana,
Amerikan prankotan
paltatu zaidana.
|
|
4
Pobre, an beste asko
oi diranen gisan,
ez naiz portunosoa
Amerikan izan;
nere zori gaiztoan
aruntz joan bainintzan,
ojala lur neretik
irten ezpanintzan.
|
|
5
Kontentuz joanak nere
moduban aruntza,
zenbait pozik jirako
lirake onuntza;
baņan nola baitiran
bear iru ontza,
nere gisan arkitzen
zaie poltsa utsa.
|
|
6
Irabaz bide gutxi
eta maiz bear jan,
zenbait miseri triste
igaro det nik an;
pozez banintzan ere
Amerikara joan,
zartzerako orra zer
poz andik dakartan.
|
|
7
Ezta iya sayatu
ez naizen lanikan,
eta eztet sobratu
ezer lanetikan;
bada ez egiņ amets
danik Amerikan,
eguzkitan ari ta
jaten ogirikan.
|
|
8
Baņan ez dira gaizki
ez, an ere denak,
baitira ta ez gutxi
ongi dirarenak;
neri gaizki joan bazait
neretzako penak,
oņazerikan ez du
miņik ezdubenak.
|
|
9
Noiz bait naigabeturik
neraman bizitzan,
lur ura utzitzera
erabaki nintzan;
eta eztet damurik,
irten ezpanintzan,
denbora gutxi barru
an ilko bainintzan.
|
|
10
Nairikan eragotzi
arako pausoak,
zenbait lan egiņ zuten
nere gurasoak,
baņa nik entzun gabez
beren itz gozoak,
nere penaz ziran ill
izandu gaizoak.
|
|
11
Bueltan nator urean
diruz ez txit sendo,
eta ez ere nere
osasunaz ondo,
molde onekoa naiz
ontzitik irtengo
ai zer kolpea detan
etxean emango.
|
|
12
Ara non dan Frantziya,
ara Espaņiya,
ara non dan Jaizkibel
deritzon mendiya;
ara Ernio, ara
Aya-ko arriya
ara non dan ni jaio
nintzan baserriya.
|
|
13
Ez nabill ametsetan,
ez, dira egiyak,
Ąo! zein ederrak dauden
gure alderdiyak;
gaur ikustez pozturik,
malkotan begiyak
jartzen zaizkit errio
bi egiņik biyak.
|
|
14
Beti bizitu naiz lur
nerearen miņez,
onera nai ta onuntz
jiratu eziņez;
urik egon ezpalitz,
esaten det ziņez,
lenaztandik nintzala
etorriko oņez.
|
|
15
Miratu ditut milla
fama duten lurrak,
baņan an ere daude
alderdi laburrak;
sinisturik dirala
erdiyak gezurrak,
emen nai ditut utzi
nik nere ezurrak.
|
|
16
Aruntz joan nintzalarik
toki obe billa,
eztet bat-txo arkitu
miraturik milla;
ala nator etxera
penaz erdi illa,
nitaz eskarmentu bat
gertatu dedilla.
|
Ikusi:"Euskal-Erria, XXI, 1889.
(1886an Soroak komeri bat atera zun izen onekin. Gaya ere berbera da. Bertsoak, berriz, 1889an azaldu ziran"Euskal-Erria-n. Soroaren komeria izango da, beraz, aurrena, eta Artolak artuko zion oni. Baņan, itxurari begiratuta, ez ote ziran bertso auek Artolaren burutik sortuko"Euskal-Erria-n azaldu baņon urte batzuk lenago?).
|