|
Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko
|
1
Urreztuba ikusten
zaio koloria,
balsamu bat da berriz
bere saboria;
txinpartak darizkala
edari guria,
penak iltzeko txanpain
bañan da obia.
|
|
2
Kentzen du egarriya,
alaitzen du oso,
jartzen daki kantari
dantzan ta garboso;
urrezko edariya
edaten da gozo,
bañan ukalondorik
ez geiegi jaso.
|
|
3
Bere gayan neurriya
dionari artzen
umore ona baizik
ez dio ekartzen;
baña geiegi tripan
preso badu sartzen,
tripazaya balantzak
egiñaz du jartzen.
|
|
4
O! edari maitea,
o! edari ona,
kulpikan gabe preso
kupelan egona;
orain libratzen zera,
gure zoriona,
atoz, pozturik deika
daukazu gizona.
|
|
5
Txotxetik irten zera
kristal fiñ garbira,
saltatu dezu illun
betikan argira;
atoz ederra, atoz,
gauzkatzu begira,
eragiteko baso
zaudenari jira.
|
|
6
Zu zera lorientzat
intza dan modura,
gizonaren pozgarri
sortuba mundura,
edaten zaitubena
zu, zeruko ura,
igotzen dezu mundu
ontako zerura.
|
(El Ttun-ttun) (1).
(1) Ikusi:"Euskal-Erria” XXX, 1894.
Ttun-ttun ori orduko aldizkari edo revista bat zan. Ramon Artolak, eta batez ere Pepe bere semeak, maiz atera zituzten artan beren itz-neurtuak, Pepe Artolaren eskuz idatzietan agertzen danez.
|