|
Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko
|
1
Otzak eskasten dira,
denborak arintzen,
aire txarrak ez dute
len ainbat agintzen,
sarritan zerupea
dalako garbitzen,
eguzkiyak du urdin
purutik argitzen,
eta alai da guztiz
kanpoa arkitzen.
|
|
2
Berdeturikan mendi,
zelai ta maztiyak,
pozez kantari jartzen
dira egaztiyak;
egunaz eguzkiyak,
gabaz intz eztiyak,
lurrak pararik gozo
legor ta bustiyak,
loratzen dira fruta
arbola guztiyak.
|
|
3
Oez gaņera dira
azaltzen txit fiņak
usaidun lore zuri
gorri ta urdiņak;
liriyo, azuzena,
aleli, jazmiņak,
nola arrosak eta
ala krabeliņak,
guztiyak guretzako
zerubak egiņak.
|
Ikusi:"Euskal-Erria, IV, 1881.
|