|
Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko
|
1
Zerupe urdiña da
gorde nayan asten,
maiz ditu kapa zuri,
beltz, arreak jazten;
oiek ez diyelako
azaldutzen uzten,
eguzkiya ez da len
bezin maiz ikusten;
eta bero aundiyak
dirade eskasten.
|
|
2
Otz bero aundi gabe
denborak txit onak,
arkitzen ditu sasoi
onetan gizonak;
sariztatu nairikan
Jaunak onen lanak,
eltzen diyozka frutu
kanpoan dauzkanak,
eta etxera ditu
karreatzen danak.
|
|
3
Frutu sasoiratubak
diranean biltzen,
abiyatzen da kanpo
berdea oritzen;
ostorik gabe dira
arbolak gelditzen,
lore zoragarriyak
igartuta iltzen,
eta txoriyen kantu
pollitak ixiltzen.
|
Ikusi:"Euskal-Erria”, XV, 1886.
|