|
Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko
|
1
Igarorik denbora
gozoen sasoya,
lenaz gaiņ illunduta
tristetzen da goya;
elementen abisu
jorikan turmoya,
aize min zakarrakiņ
asten da euriya,
eta ez du jakiten,
noiz gelditu iya.
|
|
2
Gabak argitasuna
dutenean artzen,
oso goiz giro fiņak
dituzte ekartzen;
intzaren tokiyan da
izotza ezartzen,
bazter guztiyak dira
zuri zuri jartzen,
eta otza da leku
denetara sartzen.
|
|
3
Bere gozotasuna
sartzeko lurrari,
noizik bein erasotzen
diyo elurrari;
egan iges egiņik
onek zerubari,
geldi geldi jaisten dan
denboran ugari,
samintasunak iltzen
zaizka negubari.
|
Ikusi:"Euskal-Erria, XV, 1886.
|