Udaberria


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Udaberria

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



Udaberria





1
Berdez apaintzen dira
goiak eta beak,
pizkortzen kanpo igar
indarrik gabeak;
ontan nork baiñan zeiñek
azaldu obeak,
beren pitxitasun da
beren koloreak,
kolkoak irikitzen
dituzte loreak.


2
Indarrak galtzen joanik
izotz ta elurrak,
zotz denak azaldutzen
dituzte muturrak;
arbol ziruritenak
ildako egurrak,
joaten dira piztuaz,
pizturikan lurrak,
nola txori zeudenak
otzaren beldurrak.


3
Aldi eder onetan
geranean sartzen,
zeruko grazia da
lurrean banatzen;
belar len lurra joak
zutik dira jartzen,
arbolak eta sasi
guziak loratzen,
kanpoak sarjin baten
itxura du artzen.


4
Ikusten dira, onez
jartzen egualdiyak,
elurrak urtutzen da
garbitzen mendiyak;
eta indardun jankai
preskoz belardiyak
jantzirik, pizkortuak
aul zeuden ardiyak,
ondotik dituztela
arkume txikiyak.


5
Lo-tokiak uzteko
izanikan larri,
txoriyak pozez dira
jolastutzen sarri;
arbolaren puntetan
oi dirade jarri,
eta kontu pollitak
kontatzen alkarri,
kantatzen dute zeinbait
kantu txoragarri.


6
Au da alaitasuna,
au da poesiya,
au barrenen sentitzen
dan gauza eztiya;
kantuz alabatzen det
Jaunaren graziya,
onela zabaldurik
zabalde guziya,
ematen digulako
zerekin biziya.


Donostian, Marzoan 1897 urtean

Ikusi:"Euskalzale”, XIII, 1897.
“Euskal-Erria” XXXVI, 1897.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org