Ayerbe Bartolo


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Ayerbe Bartolo

Bartolo Ayerbe

Gaintza, 1906 - Donostia, 1997


Bartolo Ayerbe
Laurogeita bi urte zituela argitaratu zuen Bartolo Ayerbek Nere mundualdia
(1988, Auspoa-Etor) oroimen liburua Auspoa Liburutegian. Eta bigarren liburua, Zaarrak berrituz (1996, Auspoa-Sendoa), laurogeita hamar beteak zituela. Liburu hauetan bere bizitzan zehar, bai Gaintza jaioterrian, bai ezkonduz gero bizitokia izan zuen Donostiako Loiolako Ubegi baserrian, ezagutu zituen ohitura, lanbide, gertaera, bertso eta esaera zaharren berri ematen digu euskara dotore eta ezin gozoagoan.




     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org