Askotan ez baiña, bein edo bein, aitaren agindua bete gabe utzia izango naiz.. Eskatutako zerbait ukatuko nion ziur aski zenbait alditan. Orain eskatu didanari, ordea, eziñezkoa zait ezetz esatea. Ukatu ez-ezik, iñoizkorik gustoen egingo dut agindutakoa: ain gogotsu eta ilusioz beterik burututako liburu onen itzaurrea egitea.
Liburua idaztera zijoala esan zigunean, arriturik utzi gindun eta ez genion ia aintzakotzat artu ere.
Zer uste duzu zuk? Bai al dakizu zer dan liburu bat idaztea? Orien erreza balitz ... -esaten genion.
Bai; prueba egin bear diat beintzat. Nik gauz asko zeuzkat gogoan, burutik naiko argi niok oraindik eta, okerragorik ezpadet, Jainkoaren laguntzarekin orixe egin nai nikek.
Asi, asi nai duzunean, ea egiten duzun ...
Asi eta bai egin ere.
Andik pixka batera, baserrira joan nintzan batean, an eman zidan bilbil egin eta gomatxoarekin lotutako papel-mordoska bat, esanez:
Okerra pranko egongo dek or, baiña zuzenduta makinaz txukun-txukun jarri eta Aita Zabala’ri erakutsi akiok. Berak esango dik ondoena zer ir uditzen zaion.
Alaxe egin nuan; orri batzuk biali nizkion eta denboraz erantzun zidan Aita Zabala’k, oso ondo iruditzen zitzaiola eta jarrai zezan esanez.
Andik aurrera, zortzian edo amabostean bein, baserrira joaten nintzanean, an edukitzen zuan bere lantxoa egiña.
Makinaz garbira pasatze-lana, gure alaba Mirari’k artu zuan bere gain. Propinatxoa bidaltzen zion eskuz idatzitako paper artean, eta ura ere porik. Ala, alkarri lagunduz egindako lana da.
Mutil koskorra zanetik asita, bere bizitzan, tokian tokiko paeadizo, gora-beerak, gertakizunak eta abar kontatzen ditu, batipat. Duan sinismen sendoan oiñarrituriko zenbait pentsakera, iritzi eta aolkuak eman ere bai. Baiña bada tartean bertso zaar, berri, umorezko gertaera eta izkirirniri edo txisterik ere.
Gai askotxo jorratzen ditu, beraz. Bestalde, sukalde txokoko kutsua daraman euskeran idatzia dago. Ori dala-ta, ez dut uste iñori aspergarri gerta dakionik. Batere nekerik gabe edonork irakurri eta ulertzeko modukoa dala esango nuke.
Pertsona bezela zer nolakoa dan nik esatea, ez litzake egoki izango. Ori ez da nere egitekoa. Bein, gogoan daukat zer esan zidan apaiz batek beragatik:
Bere buruarekin pakeatutako gizona da zuen aita.
Onekin ia dana esana legoke besterik gabe.
Zerbait erantsitzekotan, zera esango nuke: ez gerala aginpean eta derrigorrean eziak, askatasun osoan baizik. Zezakeen neurri apalean, aal zuan
|
aurtzaro eta gaztarorik onenak eman zizkigun. Eziñean ibili arren, arrazoi txarrik ez sekula. Zigorra ez baiña, erakusbide eta ejenplo onaren aldekoa izan da beti.
Danok badugu zerbait eta, ez, bere burua zaindu ez dualako baiña, osasun bera xamarrekoa izana da. Urdalla edo estomagoa zala, gerriko miña zala, nerbioek eragindako erori-aldi edo depresioa zala, egun eta batez ere gau txar asko pasea da. Oera joan eta lorik ezin egin.
Berrogei bat urte zituala, gau batean, iltzera zijoala-ta, etxeko denak esnatu eta beregana eraman arazi gindun. Gu danok negarrez, eta berak, irripartsu, onela itzegiten zigun:
Urrengo bolarak eramango nau. Etzeukan iñongo kezkik eta beldurrik iltzeko.
Gauz tristeak dirudite eta ala dira geienontzat. Bailia ain une larrian, pertsona alako osotasunean konformatzen ikustea, izan daitekenik pozgarriena dala esango riuke edonorrentzat ere.
Sendagilleari deitu eta, etorri zanean, ondo gogoan daukat zer esan zion:
Zuk ez daukazu ezer. Laister, eguna argitzen duanean, beiak jeztera jeiki bear duzu burutazio oiek kentzeko.
Gure ama zana lenengo zala, lasaitu ederra artu genduan ...
Ez nai gogoratzen egun artan beiak jeztera jeiki zan ala ez; baiña bere onera bereala etorri zala bai.
Geroztik ere, ainbestekorik ez, baiña izan ditu ala moduzko erori-aldiak. Ama il zanean, batipat, kosta zitzaion burua jasotzea.
Bestalde, umoretsua eta bertsozale amorratua dezute; lagunarte eta batez ere sendiarteko billerak atsegin zaizkiona. Alakoetan, ondo bada beintzat, txiste, bertso zaar eta berririk ez da faltako.
Amaika bertso bazekien eta badaki oraindik. Guk ere artarako gogoa izan eta, mutikoak giñala, ikas genitzan, paperean idatzita ematen zizkigun. Ala ere, ikasitakoak, neri beintzat, aaztu zaizkit geienak. Nik baiño askoz geiago dauzka gogoan oraindik. Zaletasun eta griñak, ordea, guregan irauten dute, galtzeko beldurrik gabe.
Liburu au irakurtzen asten danak, bereala antzemango dio, bere egillea sinismen sutsukoa, elizkoia eta pakezalea dala. Bere denboran, ezin esango du iñork, sesio eta asarre aundirik sortu duanik.
Orrek asko lagundu diola, aitortzen du, bere bizitzan. Gero eta aberatsagotzat jotzen du bere burua. Baiña aberastasun ori ez da diru eta ondasunezkoa, espirituzkoa baizik, esaten duanez.
Esan ere egin dut eta ez nuen alako asmorik. Baiña azkenean ez dakit ez ote naizen aurreragi joan. Buka dezadan, beraz, auxe esanez: esku artean duzun ezkero, irakur ezazu astiro-astiro larogei ta bi urte egitera dijoan batek egindako lantxo au.
|